Hona hemen 19-20 ikasturterako hezkuntza berriztatzeko prestakuntza proiektuaren deskribapen txikia:

“IRAKURTZEN IKASTEA: IRAKURKETA PLANAREN LEHENENGO PAUSUA”

2019-2020ko ikasturtean zehar, ikastetxeak hezkuntza-sistemaren bikaintasunerantz deialdian parte hartuko du prestakuntza proiektu baten bidez. Gure proiektuaren izenburua: “IRAKURTZEN IKASTEA: Irakurketa Planaren lehenengo pausua”.

Barneko eta kanpoko ebaluazioen ondorioz, irakurketa - idazketa prozesuan hobetzeko premia ikusten dugu, orain arte egindakoaren hausnarketa eta hobetzeko bidea aurkitzeko.

Hau dela eta, kontzientzia fonologikoari garrantzi berezia emango diogu, irakurtzeko gaitasuna arrakastaz eskuratzeko ezinbestekoa da eta. Aldi berean, Irakurtzen Ikasten landuko den atal hau ikastetxeko Irakurketa Plana egiteko oinarritzat hartuko dugu.

Hauek izango dira gure Hezkuntza berriztatzeko prestakuntza - proiektuaren faseak:

1. PRESTAKUNTZA FASEA: “Kontzientzia fonologikoa lantzeko estrategiak” eta “Irakurtzen ikasten ” ikastaroen bidez ( 1. hiruhilekoa ).

2.      AKORDIOEN ETA BERRIKUNTZAREN FASEA: gure ikastetxeko irakurketa - idazketa metodoaren sormena eta berrikuntza gelara eramatea ( 2. hiruhilekoa )

3. EBALUATZE FASEA: Aurrez egindakoaren berrikusketa, hobetze proposamenak eta Irakurketa Planaren bigarren eta hirugarren multzoen antolaketa ( Ikasteko irakurri eta Irakurzaletasuna ), Ikastetxeko Irakurketa Plana osatuz.

Proiektu honetan Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaslegoaren, ikaslegoaren  eta gurasoen partaidetza ezinbestekoa izango da.